XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txarto egitean eztogu ulertzen
geure biotz barrenean,
olako zerbait, esan ezin dan,
kilikiliren antzean?
Ez al da ori geure txarraren
oiartzunaren moduan?
Salatzen gaitun kanpai otsa lez
txarto ein dogun orduan?
.

Zeren bildurra izan bear da
Jaungoikorik ezpadago?
Era orretan mintzatzen dira
gizonak oin ta lenago
.

Ori esanda pentsatzen dabe
dirala txit gizonago,
baña guzurra, eriotzean
ikusten da garbiago
.

Zeren bildurra? Eriotzena?
Eriotzena zergaitik?
Muga baltz ori pasa ta gero
ezpadau ezer atzetik?
Baña bildurra, bildur aundia
.

Bildur eriotzagaitik?
Eriotz baltzak eztau bildurtzen,
bildur Jaungoikoagaitik
.

Alde batetik Jaungoiko Jauna
besterik geure obena;
zeru ta lurren Jaubea Jainko
gu izaki kozkorrena.

Zergaitik bildur? Jainkoa bada
maitasunezko atsedena,
gure bizitza ta egite danen
asiera ta azkena?
.

Gure bizitza oben ta gatxez
bete beterik daukagu,
lur onen zati txiki-txiki bat
baño ezkarelako gu
.

Ezeren utsak, lokarri aundiz,
lurrez josita gaitugu?
Ez daigun bildur, maitatu daigun
Jauna itxaropen dogu
.